
Ez da aspaldi hasi dugula produktuaren merkataratzea eta produktu merkatuan posizionatzeko prozesu honetan berri onak jasoten ari gara. Empresak kalitatezko produktua sektore zorrotz batentzat eskaini nahi du eta, aldi berean, jaio zen lurraldera lotu, eta horrela, Mundo Pirulina enpresak txirrindularitzaren sektorearen arreta merezi izateko behar diren kalitate-estandarrak bete nahi dituen %100eko euskal produktu bat (sorkuntza, diseinua eta fabrikazioa) garatu du.
Horri dagokionez, Mjundo Pirulina SL Euskadi Fundazioaren enpresa laguntzaile bihurtu da eta Bai.k-aren hornitzailea bere taldeentzako, produktua daukatela haien bizikletan segurtasun handiagoz entrenatzeko. Asmoa da Euskadi Fundazioaren talde guztiek produktua edukiztea pixkanaka.
Kolaborazioaren helburua da, alde batetik, Fundazioaren txirrindularien segurtasuna hobetzea, arreta-sistemen erantzun-denborak hobetzeko segurtasun-neurri elektronikoak erraztuz eta, bestetik, Euskadi Fundazioak Euskal Herrian bizikletaren sektorera bideratutako enpresa berriak sortzen eta finkatzen laguntzen du, baita bizikletaren sektoreari aplikatutako teknologiaren garapena sustatzen ere.
Mundo Pirulina enpresaren asmoa da kalitatezko produktua eskaintzen jarraitzea eta produktua garatzea, bizikleta erabiltzen duten pertsonei zerbitzu adimendun berriak eskaintzeko.